Ur Karruxa taldeko kideak, ostiral gauean, parodia irabazi berritan.
Guadalupeko santutegian egindako “lehen komuniyo” baten antzezpen zoragarri bati esker, Hondarribiko IV. Herri Olinpiadetako parodia irabazi du Ur Karruxa taldeak. Inauteri-ostiral gauean egin zuten Jostaldi frontoian, 700 bat lagunen aurrean.
Bederatzi minutu luzeko saioa egin zuten Ur Karruxakoek. Guadalupeko elementu esanguratsuak hartuz, neska-mutil batzuen aurreneko jaunartzea irudikatu zuten, eta lotsagabekeriaz jositako interpretazioa egin zuen taldeak.
Epaimahaiko kideek HITZAri esan ziotenez, Ur Karruxakoen antzezkizuna “biribila” izan zen, “Atrezzoa bikaina zen, Guadalupeko giroa ezin hobe irudikatu zuten, eta une xelebre asko izan zituzten”.
Ur Karruxaren saioan zehar barre asko entzun ziren harmailetatik. Gehienak, komunio txikia egin behar zuten neska mutilek promes egin zuteneko unean entzun ziren, eta aldare atzetik Jesusek erantzuten zienean (ikusi beheko bideoa). Eukaristia ere mundiala izan zen.
Lehen postuetara salto
“Ez gu tentaldira eraman, baina atera gaitzazu azken postuetatik”, eskatu zuen Ur Karruxa taldeak ostiraleko parodian. Eskatu eta eman, sailkapeneko aurreko taldean jarri dira parodia santuaren ondoren. Goiko argazkian ikusten denez, pozez zoratzen zeuden taldekoak irabazi zutela jakiterakoan. Logo egunean zortzigarren geratu eta gero, bigarren proba irabazi dute eta sailkapeneko goiko postuetan jarri dira, aro berriko jokoen historian lehen aldiz.
Ziurrenik ez diete Guadalupeko tenpluan berriro sartzen utziko, baina Hondarribiko olinpiadetako parodia irabazi dutenen zerrendan sartu dira eta, hori ere, kristorena da.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.