Irungo Udalak Errotaundi kaletik Hotel Urdanibiarako bidea zabaltzeko eta noranzko bikoitza berreskuratzeko hobekuntzak egingo ditu
Hobekuntzak egingo dituzte Jaizubiako hiribidean.
Irungo Udalak, Errotaundi kaletik Urdanibia Hotelerako bidea zabaltzeko eta aurretik kendutako noranzko bikoitza eremu batean ahalbidetzeko hobekuntzak egingo ditu hurrengo hilabeteetan.
Oinezkoen mugikortasuna hobetzeko asmoarekin, duela hilabete batzuk, Errotaundi kaletik Urdanibia Hotelaren aurreko bidegurutzerako ibilbidean espaloi bat sortzeko hobekuntzak egin zituen udalak. Lan horien ondorioz, errepidea noranzko bakarrekoa izatera pasa zen, eta bizilagun batzuen artean arazoak sortu ditu. Horregatik, bidea berriro zabaltzeko lanetan jarriko da udala hurrengo hilabeteetan.