'Euskadi lagunkoia sustraietatik' programara atxikitzea erabaki du Irungo Udalak.
Adinduentzat atseginagoa izango den hirian bizitzeko programara batu da Irungo Udala.
‘Euskadi lagunkoia sustraietatik’ programara atxikitzea erabaki du Irungo Udalak. Aho batez erabaki du adinekoekin atseginagoa izango den programa integratzaile horretara batzea. 30 herri baino gehiagok osatzen duten programa hau udalerri-sare bat da, eta adinekoekin atseginagoa izango den hiria bultzatzea du helburu, zahartze aktiboa sustatzen duen hirigune integratzaile eta irisgarria sortuz.
Programa honetan, lehenengo, udaleko gizarte-zerbitzuetako teknikariek azterketa bat egingo dute, adinekoentzako babes hori non sendotu daitekeen ikusteko. Ostean, ekintza-plan bat landuko dute, atsegintasun hori bilatu nahian. Horretarako adinekoekin bi topaketa orokor egingo dituzte Palmera Montero gunean. Martxoaren 29an, 10:00etatik 12:00etara eta apirilaren 4an, 18:00etatik 20:00etara izango dira topaketa hauek.