Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Arraunak itsasora eramango du kolore festa

Hondarribiko XVII. Traineru Jaitsiera egingo dute inauteri larunbatean. Espigoian berdea izango da nagusi, itsasoan ere hala izatea nahi dute etxekoek.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/02/24
Hondarribiko XVI. Traineru Jaitsiera

Iaz etxeko Ama Guadalupekoa nagusitu zen. Ibaian egin behar izan zuten, eguraldiagatik

Sekulako inauteri giroa espero da bihar arratsalderako Hondarribiko Alde Zaharrean, baina Hondartza aldean bizituko dena ez da haren itzalpean geratuko. Orioko estreinaldiaren ondoren, traineruen denboraldiko bigarren zita iritsiko da bihar: Hondarribiko XVII. Traineru Jaitsiera. Orotara, 32 traineru lehiatuko dira bihar hondartza parean, 20 gizonetan —horietatik sei San Miguel ligan aurkari izango direnak—, zazpi emakumeetan, eta bost beteranoen mailan. Ikusteko leku onenak, Hondartzako espigoia, kai berrikoa, eta hondartza bera. Ez dezala eguraldiak zapuztu. Gizonetan, TKE Ligako sei ontzik parte hartuko dute estropadan, hiru gipuzkoar, bi bizkaitar, eta kantabriar bat. Etxekoak, noski, ez dira faltako, eta Ama Guadalupekoa ontzikoekin batera, San Juan, eta San Pedro ariko dira lehian. Bizkaitik, hondarribiarren azken urteotako kontrario nagusi Urdaibai batetik, eta bestetik Ondarroa. Kantabriatik, Astillero. Orotara, 20 ontzi, eta bi eta erdi, etxekoak: Ama Guadalupekoa (azkena aterako da, 16:31an), Hondarribia B (16:20), eta Isuntza eta Hondarribia arraun elkarteko arraunlariez osaturiko ontzi mistoa (16:17). Emakumeetan zazpi traineru aterako dira uretara, horietatik hiru Oarso Bidasokoak: Hibaika eta San Juan faboritoak, eta etxeko ontzia, egunetik egunera hobetuz doan Hondarribia Arraun Elkarteko ordezkaria (16:06 irteera ordua). Bi luze eta itsas zabalean Garai batean Kontxaren sailkapen estropada lehiatzeko erabiltzen zen eremu berean jokatuko da bihar traineruen jaitsiera, hondartza parean; 1982 urtera arte lehiatu zen bertan Kontxako sailkapen estropada. Bi luzeetara neurtuko dituztenez indarrak —ziaboga bakarrarekin—, ontziak itsas zabalera irtengo dira, ikuskizuna are erakargarriagoa eginez. Probaren garaipenen errekorra Hondarribiak du, seitan irabazita; lau aldiz irabazi du Oriok, hirutan Urdaibaik, bitan Astillerok eta behin San Pedrok. Irteera ordena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.