Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal Etxebizitza Tasatuen ordenantza berria onartuko dute gaurko plenoan

Bost mozio aurkeztu dituzte, EH Bilduk hiru, eta SPIk bi.

Aizpea Amas
Irun
2017/02/22
Otsaileko ohiko udalbatzarra izango da, gaur, udaletxean. Zinegotziek hamalau puntuko gai zerrenda izango dute aurretik, eta horien artean, Udal Etxebizitza Tasatuen ordenantza berria eztabaidatu eta onartuko dute. Xabier Iridoy Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, egungo araudia zaharkitua geratu da, eta aldaketak behar ditu, besteak beste, Eusko Legebiltzarrak onartutako Etxebizitza Legeak bultzatuta. Oraingo udal araudia 2008koa da. Tasatutakoak diru sarreren gehienezko kopurua igarotzeagatik Babes Ofizialeko Etxebizitzetara jo ezin dutenei zuzenduta daude. Iridoyren arabera, udalak tasatutako etxebizitzek krisiaren eraginez, merkatu librearekin lehiatu behar izan dute, eta honek “merkatutik kanpo” utzi ditu. Hemendik aurrera, etxebizitza tasatuak ez dira zozketa bidez adjudikatuko, eta baremazio bat kontuan hartuko da, errenta, familia kideen kopurua eta antzinatasuna aztertuta. Horrez gain, hainbat baldintza bete beharko dituzte: etxebizitzak ohiko bizileku izan beharko dute, eta 90 metro koadrokoak gehienez (120 metro koadrokoak familia ugarientzat). Gehienezko salmenta prezioa Babes Ofizialeko Etxebizitzaren gehienezko prezioarekiko 1,70 izango da, eta alokairuaren kopurua gehienezko salmenta prezioaren %3 (gehienez 623 euro hileko). Bost mozio Gaurko udalbatzarrean beste bost mozio ere eztabaidatuko dituzte: EH Bilduk aurkeztutako hiru eta SPIk aurkeztutako bi. EH Bilduk Pablo Picassoren Gernika artelana Gernikara (Bizkaia) eramatea eskatuko du. Gainera, etxe kaleratzeak saihesteko gizarte laguntzak eskatuko ditu, eta azkenik, Garoñako zentral nuklearra berriro ez irekitzeko galdegingo du. SPIk, berriz, Diru Sarrerak Bermatzeko errentari %8ko igoera aplikatzeko eta konpainia elektrikoei Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako tasak ezartzeko bi mozio aurkeztu ditu.
udalbatzarra

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, 19:30etik aurrera.

Erlazionatutako edukiaDiru sarrerak bermatzeko errentari %8ko igoera aplikatzeko eskatu du SPIk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.