Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ostegunarekin hasiko da Hondarribiko inauteria

Ostiralean Sainduan eta Jostaldin, larunbatean baserri eremuan eta Alde Zaharrean, eta igandean Portuan. Hori da hurrengo egunetarako plana Hondarribian.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/02/22
Olinpiadetako parodia. Abutardak

Iazko parodiako une bat. Bigarrenez egingo dute Jostaldin aro berrian

Ostiralean Sainduan eta Jostaldin, larunbatean baserri eremuan eta Alde Zaharrean, eta igandean Portuan. Horrela laburbildu daiteke Hondarribiko Udalak eta herriko hainbat eragileek inauterietarako antolatu duten eskaintza. Azken urteetan egitaraua mantendu da, ia aldaketarik gabe, eta, kasu honetan behintzat, arrakastaren seinale da egonkortasun hori. Giroa, batez ere, asteburuan egongo da, baina hasi, ostegunean hasiko dira inauteriak, Musika Eskolako ikasleek egingo duten mozorro kalejirarekin. 18:30ean abiatuko dira Kultur Etxetik. Neurriz txikia den arren, giroan sartzeko ekitaldi polita izaten da. Lehen ekitaldi jendetsua IV. Herri Olinpiadetako parodia izango da, ostiral gauean egingo dutena. Bigarrenez aro berrian, Jostaldin izango da —lehen ekitaldian ez zen parodiarik izan egin eta bigarrenean Soroetan antolatu zuten—. 21:30ean irekiko dituzte Jostaldiko ateak eta, gutxi gorabehera, ordu erdi geroago hasiko da ikuskizuna. Batzorde olinpikoak jakinarazi duenez, hurbiltzen diren lehen mila lagunentzako sarrerak banatuko dituzte, doan. Ostiralean ere, baina parodiaren aurretik, Saindua Udal Gaztelekuan egingo dute mozorro festa. Gazte zerbitzuan otsailean zehar egin duten mozorro tailerrean ikasitakoa erakusteko aukera izango du baten batek. Larunbatean ekitaldi gehien Larunbatean batez ere Alde Zaharrera mugituko da mozorro festa, baina baserri eremura lehenago iritsiko dira ekitaldiak. 09:00etan Sainduatik abiatuta, mairuak baserriz baserri ibiliko dira goizez. Arratsaldean, aldiz, Meakako dantzariek Euskal Inauteria zabalduko dute Hondarribiko landa eremuan. Eguerdian, Abiyuan txaranga ibiliko da kalez kale, Portutik batez ere. Alde Zaharrean, bazkaria izango da ekitaldi zentrala, baina aurretik eta ondoren ez da festa faltako. Bazkariaren ondoren eromena izango da. La3 konpartsaren joan etorri musikalak, Aisa Behia erromeria taldearen estreinako kontzertua —olinpiadetako abestia entzuteko aukera izango da—, eta DJ Kanu, bukatzeko. Kalixa Silanes Hondarribiko udaleko Kultura zinegotziak inauterien aurkezpenean nabarmendu duenez, azken urtetan udalak eta La3 konpartsak hartu duten eskarmentuari esker giro ezin hobea sortzen da larunbatean Alde Zaharrean: “Eguerditik gaueraino Alde Zaharrean giro ederra sortzen da, udalaren eta La 3 taldeak egindako esfortzuari esker”. Gainera, gainontzeko ekitaldietan parte hartzen duten herritarrei zuzendu zaie Silanes, egiten duten esfortzua eskertzeko. Iganderako, desfilea Eta igandean, inauterietako desfilea, milaka eta milaka herritar eta bisitari bilduko dituena, espaloian nahiz desfilean. Momentuz, ateri eutsiko diola eta tenperatura hamar gradutik gorakoa izango dela iragarri du Euskalmetek. Azken urteetako aurrekariak ikusita, horrekin konforme.
Hondarribiko Inauterietako desfilea

Aurreko urteetan zirarekin desfilatu dute konpartsek. Aurten, momentuz, ez da euririk espero

Hainbeste ekitaldiren artean atsedenerako tarteren bat hartzea komeni da. Atsedenerako behar hori aitzakia ona izan daiteke, esaterako,  Arma Plazako inauterietako kartelen erakusketa bisitatzeko. Martxoaren 5a arte izango da bisitatzeko aukera, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara, igandetan goizez bakarrik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.