Orio Hondarribiaren aurretik geratu da Euskadikoan

Hondarribiak eta Oriok hiruna urre lortu dituzte aulki mugikorreko neguko Euskadiko Txapelketan, baina proba nagusia oriotarrentzat izan da.

Orioko zortzikoak ezustekoa eman zuen igandean aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa irabazita. Proba euren etxean burutu zen arren, Hondarribia Arraun Elkartea zen faboritoa, aurreko bi urteetan irabazi zuelako eta aurtengo Gipuzkoako Txapelketan erakustaldia ematetik zetorrelako. Baina horiek irabazi zuten, eta Jon Salsamendi entrenatzailearen aitari eskaini zioten garaipena; asteartean hil baitzen. Salsamendi bera izan zen zortzikoko kideetako bat. “Omenaldia uretatik bertatik egitea nahiko luke berak”, esan zuen entrenatzaile oriotarrak probaren ondoren. Oriok 18:49ko denboran egin zuen ibilbidea, Hondarribiak baino 13,82 segundo azkarrago eta hirugarren Zierbenari ia 39 segundoko tartea atereaz. Emakumeetan, San Juan izan zen seniorretan zortziko ontzia aurkeztu zuen elkarte bakarra. Hortaz, dominarik ez zen banatu maila horretan —gutxienez hiru ontzi lehiatu behar izaten dira—. Hondarribiak eta Oriok, zazpina Zortziko nagusian ez, baina beste hiru probetan bai irabazi zuen Hondarribiak: mutilen Kadete eta Gazte mailetako lemazain gabeko laukoan, eta nesken Kadete Mailako lauko scullean. Oriok, Hondarribiak eta Raspasek hiruna urre lortu zituzten. Baina bi talde gipuzkoarrak nagusitu ziren dominen kopuruari dagokionez: hiru zilar eta brontze bana eskuratu zituzten, eta Raspasek zilar bat.
Orio aulki mugikorra

Orioko zortzikoak irabazi du Euskadikoa (arg: Joxeju/Urola-Kostako Hitza)

Koxtape San Juanek neska gazteen biko proba irabazi zuen. Horrez gain, bi brontzerekin itzuli zen Pasaiara.

Sailkapen osoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.