Hastapeneko argazkigintza, beteranoentzat

Miguel Salaberriak hastapeneko argazkigintza digitalari buruzko ikastaroa zuzenduko du Kasino Zaharreko bazkideentzat. Ostiralean hasiko da.

Hastapeneko argazkigintza digitaleko ikastaroa antolatu dute Hondarribiko Kasino Zaharrean. Aste honetan hasita, hamar ostiralez egingo dute, 17:30etik 18:30era. Miguel Salaberriak eskainiko du ikastaroa eta ikasle izateko, Kasino Zaharreko bazkide izan behar da. Hamar pertsonentzako tokia dago eta parte hartu ahal izateko bi baldintza daude. 2017 urteko kuota ordainduta izatea, eta norberaren argazki kamera eramatea. Tarjetakoa izan dadila, ez karreteduna.
Kasino Zaharra 01

Hondarribio Kasino Zaharra eraikina da adinekoen etxea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.