Hurrengo maiatzaren 13an, Irungo udaletxeko arkupetan, 2016ean jaiotako nexka eta mutilei gorosti eta gaikako ipuin bat emango zaie.
2016. urtean jaiotako nexka mutilei emango zaien gorostia.
2016ean jaiotako mutil eta neskei zuzendutako plan berri bat aurkeztu du Garapen Jasangarriaren ordezkaria den Miguel Angel Paezek. Irungo Udalak aurreko urteetan egin duen ekintza berritu du. Ekintza horrek, 2004tik hirian egin den zuhaitz landatzea ordezkatuko du. Gaur arte, urtero, Irungo Udalak aukera eman die familiei jaioberri bakoitzagatik zuhaitz bat aldatzeko, baina aurtengo edizioa modu honetara ospatzeko arazoak izan dituzte.
Zuhaitz landatze horiekin, irundar berri bat jaiotzen zen bakoitzean, zuhaitz berri bat aurki zitekeen. Paezek esan bezala, “ekintza honek erabil zitzakeen ingurune aproposak eta eskuragarriak mugatuak ziren, eta bagenekien landatze hori denboran zehar modu mugagabean jarraitzea ezinezkoa izango zela”.
Horregatik guztiagatik, aurtengo edizioa beste modu batera antolatu dute. Hurrengo maiatzaren 13an, Irungo udaletxeko arkupetan, 2016ean jaiotako neska eta mutilei —haien gurasoei— gorosti eta gaikako ipuin bat emango diete.
Etorkizuna gara. Zuhaitz bat, elkarrekin hazteko leloarekin izendatu dute programa hau. Paezek esan duen bezala, ez dute ohitura honekin amaitu nahi izan, eta horregatik Garapen Jasangarriaren sailak aukera hau proposatu du. Modu honetara, familia guztiak gorosti horren eta haurren hazkuntzan paraleloki parte hartzen du. Gorostiak, bertako landa eremuetan eta edozein altitudeetan hazteko gaitasuna du, faunaren populazioa sustatzeaz gain. Ipuinak bestalde, ume eta gorosti baten arteko historia kontatzen du.
13 edizio eta 5.000 zuhaitz
2004tik zuhaitz landatzearen 13 edizio izan dira. Irungo ingurutik landatzeko eremu erabilienak Aiako Harriko Parke Naturaleko Maraguriko malda eta San Martzial eta Siutz mendiak izan dira. Gune hauetan, guztira, 5.606 zuhaitz aldatu dira 2004tik.