Podemos Irun-ek argiaren salneurrien aurkako kazolakada deialdia luzatu du.
Kazolakada egiten dute asteartero pobrezia energetikoa salatzeko (Argazkia: Twitter, Vamos Euskadi).
Podemos Irun taldeak, otsaila guztian zehar egin duen bezala, gaurko eguenerako ere kazolakada egiteko deialdia luzatu du. Asteartero, Podemos Irun-eko kideak hainbat herritarrekin batera, argiaren salneurriaren aurka protesta egiteko elkartzen dira. Hilabete guztian zehar Irungo kaleetatik atera dira euren lapikoekin, argiaren prezioaren aurka, prezio duin batzuen aldarrikapena egiteko.
Beraz, gaur, otsailak 21, 19:00ean San Juan plazatik aterako dira Podemos Irun-eko kideak pobrezia energetikoaren aurkako mobilizazioan, herriko kaleak jendez betetzeko helburuarekin.