Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Jauzia eman du BAT-k absolutuan

Pistako Espainiako Atletismo Txapelketa absolutuan urre bat eta zilarra bat lortu du Bidasoko taldeak. Teresa Errandoneak Euskadiko marka hautsi du.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia,Irun
2017/02/20
A zer nolako jauzia eman duen Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT). A zer asteburu oparitu dieten zaleei Bidasoko klubeko atletek. Urre eta zilar bana lortu ditu BAT-k asteburuan Salamancan ospatu zen pistako Maila Absolutuko Espainiako Atletismo Txapelketan. Sei ordezkarirekin bidaiatu zuen klubak eta, dena eman eta gero, joandakoan baino pisu gehiagorekin itzuli ziren, urre eta zilar banarekin. Gipuzkoako atletek sei domina lortu zituzten guztira, urre bat, beste zilar bat, eta lau brontze. Eta bi domina nagusi horiek, urrea eta zilarra, BAT taldearentzat izan ziren. Gainera, dominen taldekako sailkapenean zazpigarren geratu da Bidasoko kluba. BAT-ko gazteak heldutasunera iristen hasi dira eta, horrekin batera, sekulako jauzia eman dute. Lehiaketa telebistaz ikusi zuten zaleek ahaztuko ez duten asteburua bizitu dute, bikaina emaitzetan, zoragarria emozioetan. Jauzia ematen lehena Malen Ruiz de Azua izan zen, pertikan. Arrasatearra jaiotzez baina BAT-koa adopzioz, hutsik gabeko lehiaketa egin zuen Ruiz de Azuak, urrea lortu arteko langa guztiak lehen saiakeran gaindituz. 4,16ko altuerarekin lortu zuen txapela eta Espainiako errekorrarekin (4,25) saiatzeko ausardia izan zuen, lortu gabe. Hilabete berean Promesa eta Absolutu mailetako txapelketak irabazi ditu eta urte luzetan zerura hurbiltzen jarraituko duela argi utzi du arrasatearrak. Izan dadila BATren elastikoarekin.
Teresa Errandonea BAT

Teresa Errandoneak Euskadiko marka hautsi zuen zilarra lortzeko

Eta bigarrena jauzia ematen Teresa Errandonea irundarra izan zen, 60 metro hesietan. Ze lehiaketa berea! Ia hutsean bueltatzetik, zilarra janztera. Finalerdietan kanporatu zuten aurrena, irteera hutsala egin zuelakoa. Baina epaileek atzera egin zuten eta berriro takoen gainean jarri zen irundarra. Egoera zail horri buelta eman eta Gipuzkoako marka berria (8,32) ezarri zuen finalera pasatzeko. Eta horrekin konforme ez eta, finalean, Euskadiko marka suntsitu zuen (8´25), Europako gutxienekotik 7 ehunenera. Modu ezin hobea duela bi urteko lesioa guztiz ahazteko. Mikel Campon pertika-jauzilariari ere kostako saio irribarrea aurpegitik kentzea. Negu erdia min hartuta egon arren, seigarren geratu zen bere seniorreko lehen urtean, eta marka pertsonal berria ezarri zuen Salamancan, 5,05. 1.500 metroetan Clara Viñaras 13. helmugaratu zen eta lehen urteko gaztea den Miren Martinek 28.a egin zuen; bi aste barru izango du bere aukera Martinek, bere mailako Espainiako Txapelketan. Javi Mariscalek ere debuta egin zuen maila absolutuan. 200 metroetan aritu zen, promesetan 400ak korritu eta gero. 22. tokian geratu zen Mariscal, finalerdietatik gertu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.