Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Igoera fasea jomugan du Ikasbasketek

Ganix Mironen neskek erraz menderatu dute Oncineda taldea eta lau garaipeneko tartea ireki dute seigarren sailkatuarekiko.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/02/20
Hondarribia Ikasbasket

Bigarren Mailari neurria hartu dio Hondarribia Ikasbasket saskibaloi taldeak

Express Hondarribia Ikasbasket taldeak ligako hamabigarren garaipena lortu zuen larunbatean Hondartza kiroldegian. 75-49 irabazi zioten Lizarrako Proyecta It Oncineda taldearen kontra. Ganix Mironek entrenatzen duen taldeak beste urrats bat eman du liga erregularraren amaieran Euskadiko Lehen Mailarako igoera fasea jokatu ahal izateko. Une honetan hirugarren dago Ikasbasket, lidergoa partekatzen duten Burdinola Getxo eta Campus Promete taldeengandik garaipen batera —Prometek partida bat gutxiago du—, eta igoera fasetik kanpora dagoen lehen taldearekiko lau garaipeneko tartea duela (sailkapena). Larunbateko partida lehen unetik erabakitzera atera zen Ikasbasket, erritmo handiz. Defentsako lan itogarrian oinarrituta, 8-0ko partziala lortu zuten hondarribiarrek. Hortik aurrera, partida kontrolpean izan zuten uneoro; lehen laurdena 24-9ko emaitzarekin bukatu zen eta atsedenaldira 17 puntuko aldearekin joan ziren Ganix Mironen neskak (42-25). Bigarren zatian, aldeari eutsi zion Ikasbasketek, eta zerbait handitzea ere lortu zuen. Erasoan ez zuten hainbeste asmatu baina defentsako lanean serio jardun zuten. Azken minutuetan, gutxiago aritzen diren jokalariei aukera eman zien berdeen entrenatzaileak. Liga luzea da, eta partida erabakigarrietan denen onena beharko du Hondarribiko taldeak. Leire Oregi bikain aritu zen saski azpian, 11 errebote jasoz eta 17 puntu saskiratuz. Cristina Gonzalezek 13 egin zituen eta Nerea Saenz de Buruagak 12. Hurrengoa, Iruñean Datorren asteburuan aurkari zuzen baten kontra jokatuko du Hondarribia Ikasbasket taldeak Iruñean, Sensitest Navarro Villosladaren kontra. Multzoko talde indartsuenetako bat da iruindarra, baina azken hiru partidetatik bi galdu dituzte, eta sailkapenean behera egin dute, bigarren postutik laugarrenera. Hondarribiarrek larunbatean garaipena lortuko balute, hanka eta erdi izango lukete igoera fasean.
Hondarribiko asteburuko kirol emaitzak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.