Arma Plaza Fundazioak orain arte arrakasta izan duten egitasmoak mantendu eta indartuko ditu. Haurrentzako unitate didaktikoak ere egingo dituzte.
Txomin Sagarzazu da Arma Plaza Fundazioaren presidentea.
Ondarearen foroa, hainbat argitalpen, online bidezko ondarearen inbentarioa, ikasleentzat unitate didaktikoak, bisitak eta beste hainbat egitasmo landuko ditu 2017an Arma Plaza Fundazioak, tartean,
Ezagutu zure hiria. Patronatuko presidente eta Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuk eman du gaur fundazioaren asmoen berri.
V. Ondareen Hondarribia Foroa apirilaren bukaeran egingo dute, adibidez. Eta argitalpenen atalean, Guadalupeko gotorlekuari lotutakoak kaleratuko dituzte, baita koloreztatzeko Hondarribiko koadernoak ere. “Interesgarria iruditzen zait aipatzea” esan du Sagarzazuk “ikasleentzat unitate didaktikoak egingo direla, Hondarribiko historiari lotuak”. 6-12 adin tartekoentzat izango dira sorkuntza horiek.
Bisita gidatuen atalean, Alde Zaharrekoak eta Portua auzokoak mantenduko dituzte, baita
Mariñel ontzikoak, Guadalupeko gotorlekukoak, eta Tren Berdearekin egiten direnak ere. Berritasuna: parrokiara bisitak. “Viktoriano Etxaberen jarrera eskertu nahi dugu laster sinatuko dugun hitzarmena aurrera atera ahal izango delako”, adierazi du Sagarzazuk.
Ezagutu zure hiriaren barruko egitasmo bat aurreratu du patronatuko presidenteak. Hala, Jose Mari Lopezi esker, botilen kortxoa ateratzeko gailua ezagutzeko aukera egongo da.
Ikerketa
Arma Plaza Fundazioak egiten duen lana neurtu nahi du, duen gizarte eraginari zenbakiak jarri nahi dizkio. Hala, ondare eta turismo kulturak zein eragin duen aztertu nahi dute, betiere Bidasoa Bizirik-ek egin asmo duen Plan Estrategikoarekin barruan, nahiz Hondarribiko Udalaren Turismo Plan Zuzentzailea aberasteko.