Inauterietako bazkarirako txartelak Ttoparan eta Etxeberrian

Hilaren 25ean egingo da Hondarribiko inauterietako herri bazkaria, Arma Plazan.

Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak jakinarazi duenez, “erritmo onean” ari dira saltzen inauterietako larunbateko herri bazkarirako sarrerak. 20 euro balio dute eta Ttopara kafetegian (Arma Plaza) eta Etxeberria tabernan (Kale Nagusia) eros daitezke. Hilaren 25ean egingo da inauterietako bazkaria Arma Plazan, estalpean. Bazkarira joan nahi dutenek bi baldintza bete behar dituzte ezinbestean: mozorrotuta eta ondo pasatzeko gogoz joatea. Hilaren 22ra arte eros daitezke txartelak.
Inauteriak bazkaria

Estalpean egingo da bazkaria, Arma Plazan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.