Biteri eskola pareko orubearen sarrera hobetu du udalak

Eskola parean espaloia luzatu dute, eta aparkatzeko erabiltzen den lur zorurako sarbidea hobetu.

Bukatu dira Hondarribiko Udalak Biteri kalean egin dituen lanak. Kalearen hasieran dagoen orubean egin dituzte, eskola parean. “Espaloia osatu egin da aurretik zegoenaren irizpidea jarraituz, eta une berean oruberako sarrera eta irteera hobetu egin da”, azaldu du udalak. Urbycolan enpresak egin ditu lanak, 39.594 euroko aurrekontuarekin. Bi aste inguruan hasi eta bukatu dute obra.
Biteri kalea

Orubearen sarrera hobetu eta espaloia luzatu dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.