Albaolara itzuliko da Hondae larunbatean

Iaz egon ziren Pasai San Pedroko faktorian eta aurten baleontziaren eraikuntzan zenbait aurreratu duten ikustera joango da Hondae.

Albaola San Juan baleontzia

Urtebetean eraikuntzan aurreratu dutena ezagutuko dute (arg: Albaola)

Pasai San Pedroko Albaola Kultur Faktoriara bisita antolatu du Hondarribiko Ondarearen Lagunen Elkarteak (Hondae) larunbaterako, hilaren 18rako. Iaz bisitatu zuen Albaola Hondaek, eta azken hamabi hilabeteetan San Juan baleontzia eraikitzeko lanetan zenbat aurreratu duten ikusi nahi dute. Bisita irekia da, Hondaeko kide izan ala ez. Are gehiago, Albaola bisitatzeaz gain, Hondaeren jarduera ezagutzeko aukera ona izan daiteke larunbatekoa. Hori bai, aldez aurretik izena emateko eskatzen dute, tokia erreserbatzeko; posta elektronikoz egin behar da. 09:30ean abiatuko dira Eroskiko aparkalekutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.