'Aiza!' aldizkariaren 3. alea kaleratu du Abotsanitzek

Besteak beste, Eugenio Elduaieni elkarrizketa egin dio Abotsanitz alderdiko aldizkariaren hirugarren zenbakiak.

Hondarribiko Abotsanitz alderdiak Aiza! aldizkariaren 3. alea kaleratu du. Abotsanitzen jakinarazi duenez, alderdiaren lanari lotutakoez gain, erreportajeak, elkarrizketak eta hainbat kolaboratzaileen testuak biltzen ditu Aiza! aldizkariak. 3. alean, besteak beste, Eugenio Elduaien Gipuzkoako arrantzaleek kofradiako presidenteari eginiko elkarrizketa eta Jesus Karrera Olaskoaga zenari buruzko gogoeta argitaratu du Abotsanitzek. Ikusi hemen Papereko edizioan jaso nahi duenak, goizero Panpinot kaleko Abotsanitzen udal bulegoan edo ostegun arratsaldetan 19:00etatik aurrera San Pedro kaleko egoitzan lor dezake.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.