Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Inoiz baino inauteri jendetsuagoak Irunen

Asteburu honetan hasiko dira inauteriak kaldereroekin larunbatean, eta inude eta artzainekin, igandean.

Aizpea Amas
Irun
2017/02/14
Asteburu honetan hasiko dira inauteriak Irunen. Larunbatean kaldereroen desfilea izango da, eta igandean, berriz, inude eta artzainena; astebete luze iraungo dute jaiek Irunen, Astearte Inautera arte. Ekitaldi jendetsuenak hurrengo asteburuan, hilaren 25 eta 26an, espero dira, konpartsen desfileekin. Inoiz baino lagun gehiagok parte hartuko dute aurtengoan Juncal Eizagirre Kultura zinegotziak azaldu duenez. Guztira, 2.800 izango dira, eta hemezortzi konpartsa; iaz baino bi konpartsa gehiago. Batu diren konpartsa berriak Txorimaloak Soinu Taldea eta Aurreratu elkartea dira. Eizagirrek parte hartzea nabarmendu du, eta Gipuzkoako handienetakoa dela esan du. Horrenbestez, Irungo inauteriak “erreferentzia” direla iritzi dio. Inauteriek 51.100 euroko aurrekontua izango dute, iaz baino %8 gehiago. Eizagirreren arabera, konpartsa batzuek beste urteetan baino partaide gehiago dituzte, eta diru laguntza gehiago lortzeko aukera izan dute. Gainera, konpartsen eskura lokal handiagoa eta baliabide hobeak jarri dituztela gaineratu du. Konpartsetako kideek “ilusioz” daudela nabarmendu dute, eta azkenean, sei hilabeteko lanaren ondoren, irundar guztiek gozatzeko jaia prestatu dutela. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ondo pasatzera. Konpartsen desfilea, ohi bezala, larunbat arratsaldean izango da. Zanpantzar eta Euskal inauteria Euskal ohitura eta tradizioek ere tokia izango dute Irungo inauterietan, eta, batetik, Zanpantzar aterako da Ostegun Gizenean, eta jai guztietan presente egongo da, Astearte Inautean, sardinaren ehorzketan, erre arte. Euskal inauteriekin lotutako pertsonaia da Zanpantzar, eta garbiketa errituarekin lotuta dago, izpiritu txarrak eta gaitzak uxatzeko erretzen dute. Bestalde, datorren larunbat eta igandean, baserri eremuan ere ospatuko dituzte inauteriak. Larunbatean, Eraiki eta Ibarla-Meaka dantza taldeak eta Txorimaloak soinu taldea ibiliko dira Behobia, Meaka eta Anaka auzoetan, hurrenez hurren. Igandean, berriz, Egoipar-Meaka, Meakako Adixkideak eta Kemen dantza taldeak ibiliko dira, Meaka eta Olaberria auzo inguruan. Horrez gain, larunbat goizean euskal inauteria egingo dute Kemen dantza taldearen eskutik. Aurten, Luzaideko inauterien gaia hartu dute.
inauteriak Irun

Aitor Otxoa (San Vicente de Paul), Ainhoa Pardo (Ainhoa dantza eskola), Juncal Eizagirre Kultura zinegotzia eta Dori Francho (La Salle) inauterien aurkezpenean.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.