Sutea 01:30 inguruan piztu da. Hiru ibilgailuk kalteak izan dituzte, baina ezbehar pertsonalik ez da izan. Bizilagunak etxetik atararazi dituzte.

Garajearen ataria, sutea bitartean. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak.
01:30ak inguruan, Dario Regoyos kaleko 56. zenbakiko garajean sutea piztu da. Horren ondorioz auto bat guztiz erre egin da, eta beste bi bilgailuk kalteak izan dituzte. Bertako bizilagunak badaezpada etxeetatik atera egin dituzte; ez da zauriturik izan, ke asko sortu bada ere.
03:00ak aldera itzali dute sua. Zeregin horretan Bidasoko suhiltzaileez gain, Donostiakoak eta Urola Kostakoak ibili dira.