10:00etatik 14:00etara egingo dute Igande Sasoi egitasmoaren urteko lehen jardunaldia. Garraio publikoan aldaketak egongo dira.
Zabaltza plazaren inguruan egingo dituzte jarduerak.
Etzi, igandea, egingo dute urteko lehenengo Igande Sasoi. 10:00etatik 14:00etara egingo dute, hainbat jarduera uztartuz. Beti bezala, Colon pasealekuan, Zabaltza plazaren inguruan egingo dute kirola, osasuna eta familia giroa uztartzen dituen jarduera.
Ginkana bat eta bizikletan trebatzeko zirkuitua Irungo Txirrindularitza Elkartearen eskutik; jokoak Decathlonen eskutik; tailer praktiko bat eta txakurrak trebatzeko jarraibideak Osondo Txakur Hezkuntza elkarteak emana; ur hornikuntzari buruzko informazioa eta punteria jokoa Txinzerren eskutik; eta orekako probak. Horiek igandeko menuaren osagaiak.
Irungo Udalak antolatzen du Igande Sasoi, hiriko kirol elkarte eta aisia elkarteekin elkarlanean.
Garraio publikoan aldaketak
Jardueraren ondorioz, Irun erdialdea itxita egongo da igande goizean. Horren ondorioz garraio publikoan, autobusetan, aldaketak egongo dira. Horiek
Irungo Udalaren webgunean kontsulta daitezke.