Ponferradina 2-0 garaituta, aurrera doa Federazio Kopan talde irundarra.
Ponferradina kanpoan utzita, aurrera doa Real Union Federazio Kopan, eta dagoeneko, finalerdietarako sailkatu da. Orain, zozketaren zain geratuko da aurrean nor izango duen jakiteko; hain zuzen, bihar egingo dute. Irundarrek bezala, aurrera egin dute Badalona, Fuenlabrada eta Saguntinok.
Atzo 2-0 irabazi zuen Real Unionek Gal Stadiumean, eta irabaztea nahikoa zuen aurrera egiteko,
joanekoan 0-0 egin ondoren. Lehen ordu laurdenean geratu zen horrela markagailua. Lehen gola Mario Capeletek egin zuen 11. minutuan, eta hiru minutu beranduago Goldnar Ponferradinako jokalariak bere atean sartu zuen. Partida osoa zehar nagusi izan zen Real Union.
Real Unioneko jokalari bat, beste partida batean.