Mertxe Urteagaren lekukoa hartu du Pia Alkainek Oiasso museoan

Arkeologoa da zuzendari berria, hondarribiarra, eta 46 urte ditu.

Abenduan utzi zuen bere kargua hamar urtez Oiasso museoaren zuzendari izan den Mertxe Urteagak, eta haren tokia Pia Alkain ari da betetzen orduz geroztik. Arkeologoa da zuzendari berria, hondarribiarra, eta 46 urte ditu. Orain arte, Arkeolan Fundazioan aritu da lanean. Hain zuzen, museoaren zuzendaritza K6 Gestion Cultural (alde administratiboa) eta Arkeolanen (alde teknikoa) artean eramaten dute aurrera, eta Arkeolanen proposamenari baietz esan zion Alkainek. Urteagak zuzendaritza utzi du Gipuzkoako Foru Aldundian arkeologo teknikari lanpostu bat hutsik geratu ondoren.
Mertxe Urteaga

Mertxe Urteaga hamar urtez izan da Oiasso museoko zuzendaria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.