Kazolakada egingo dute berriro argindarraren prezioak salatzeko

Anzaran plazatik aterako dira, gaur, 19:30ean, Irungo Podemosek deituta.

Asteartero kazolekin kalera ateratzeko deia egin du Irungo Podemosek argindarraren prezioaren garestitzea salatzeko. Gaur, asteartea, bigarrenez egingo dute ekintza hori, eta 19:30ean aterako dira Anzaran plazatik. Konpainia elektrikoen gehiegikeriei aurre egitea “denen ardura” dela esan dute, eta zentzu horretan, konpainia elektrikoen “tiraniari” eta gobernuen “konplizitateari” ezetz esateko ordua dela gaineratu dute. Norbaitek joateko aukerarik ez balu, balkoitik kazolekin zarata ateratzeko eskatu dute.
Kazolakada

Kazolakada egin dute pobrezia energetikoa salatzeko (Argazkia: Twitter, Vamos Euskadi).

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.