Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

%46,61ekoa izan da 2016an Bidasoko birziklatze tasa, 2015ekoa baino handiagoa

Organikoen birziklatze tasa nabarmen igo da, batez ere jatetxe, jangela eta supermerkatuetan jasotakoa handitu delako, Txinzerren arabera.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2017/02/03
edukiontzi marroia

Edukiontzi marroia irekitzeko sistema berria, txartel bidez. Apirilean jarriko dute indarrean.

2015ean %43,59, eta 2016an %46,61. Horiek azken bi urteetan Bidasoko hondakinen birziklatze datuak, Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakundeak emanak. Hau da, 2016an %3 hazi da birziklatze tasa Irunen eta Hondarribian puntu portzentualetan. Gainera, Txinzerrek esan duenez, zabortegietara %1,5 hondakin gutxiago eraman dute Txinzerren barruko udalek. “Europako Batasunak %50eko birziklatze helburua jarrita du 2010rako. Gero eta hurbilago gaude”. Zehaztasunak. Txinzerrek iazko birziklatze tasaren igoeraren arrazoi nagusitzat hondakin organikoetan jarri du. Hala, kaleko edukiontzietan (marroietan) %10 organiko gehiago jaso dela adierazi du, baina arlo horretan igoerarik nabarmenena supermerkatuetan nahiz jatetxe eta  jangeletan eman dela azaldu du, %94 hazi baita edukiontzi marroian jasotzen ez diren organiko horien birziklatze kopurua. Laburtuz, iaz 1.864.000 kilo  organiko jaso zituzten Irunen eta Hondarribian, eta horietatik 540.000 kilo jatetxe, jangela eta supermerkatuetan sortu eta jasotakoak izan ziren, ia %33. Hala, orotara, 2016ko organikoaren birziklatze tasa %25 hazi zen. Organikoen tasen gaineko gogoeta egin du Leire Zubiturrek, Txinzerreko kudeatzaileak: “Edukiontzietan jasotzen den organikoa %10 haztea emaitza ona da. Baina ziur gaude zenbaki hori askogatik hobe daitekeela. Badakigu oraindik bereizten ez den organikoaren bolumen handiago bat badagoela”. Apiriletik aurrera itxitura elektronikoa duten edukiontzi marroiak jarriko dituzte eskualdean. Gainera, hondakin organiko sortzaile handiei jarraipen berezia egingo die Txinzerrek, eta gainera, hobariak izango dituzte tasan organikoa bereizten dutenek, “neurri horiekin espero dugu 2017an organikoaren bilketa nabarmen handitzea, Europako helburuetara iritsi ahal izateko”. Beste frakzioak Hona, labur, beste frakzioen bilakaera:
  • Beira: kaleko igluetan %2,5 hazi da bilketa, eta ostalaritzako establezimenduetan atez ate egiten dutena %10.
  • Ontziak: %8 hazi da bilketa.
  • Oihalak/arropa: %2,3 hazi da bilketa.
  • Pilak: %3,3 jaitsi da bilketa.
  • Papera: %0,28 jaitsi da bilketa.
  • Etxeko olio erabilia: %0,25 jaitsi da bilketa.
  • Etxeko tresna elektrikoak (Garbigunean): %20 hazi da bilketa.
  • Etxeko gai arriskutsuak (Garbigunean): %13 hazi da bilketa.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.