Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

XXI. mendeko laugarrenak

Aro berriko Hondarribiko IV. Herri Olinpiadak hasiko dira bihar. 21 kuadrilla, 250 gazte baino gehiago elkartuko dira arratsaldean Arrantzale Auzoan.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/02/02
III. Hondarribiko Herri Olinpiadak. Talde guztiak

Iazko inaugurazioko argazkia. Biharkoa antzerakoa izango da, baina batzuk ez dute errepikatuko, eta berriak sartuko dira

Sua piztuko dute bihar arratsaldean Hondarribiko Arrantzale Auzoan. Portuan piztuko dute sua baina herri osoan nabarituko dute berotasuna. Aro berriko herri olinpiaden laugarren ekitaldia abiatuko da bihar, eta apirilaren 29ra arte ez dituzte sugarrak amatatuko. Hiru hilabetez kalea hartuko dute gazte kuadrillek, eta abisua eman dute: neguari aurre egiteko prest daude.

Bisitatu olinpiadetako webgune berezia

Sei jardunaldik osatzen dute IV. Herri Olinpiadetako egutegia. Sei jardunaldi hiru hilean, bina otsailean, martxoan eta apirilean. Aurten beranduago iritsi dira neguko olinpiadak —III.ak azaroa bukaeratik maiatzera egin zituzten—. Baina iritsi dira, Hori da kontua. Aurreko ekitaldia bukatu zenean kuadrillek bilera egin zuten balorazioa egiteko, eta eztabaida abiatu zuten. Iazko garaile izan zen Hoz Ez Pattuk taldeko Mitxel Arzakek azaldu duenez, antolatzeko moduan, ardurak partekatzeko orduan aldaketak izango dira. “Aurten inprobisazioari leku gehiago utziko diogu, lanak beste modu batera banatuko ditugu”, iragarri du. Inprobisazioak ez du antolakuntza gutxiago esan nahi, eta biharko ekitaldiari adi egoteko iradoki du Arzakek, “sorpresak egongo direlako”. Taldeen aurkezpena izango dela, argazki ofizialak egin behar direla, eta logoaren lehia izango dela, hori badakite gazteek. Baina gertatuko diren gauza batzuek ezustean hartuko dituzte gazteak, eta antolatzaileek hori bilatuko dute olinpiaden ekitaldi berriarekin, jardunaldi bakoitzarekin harridura sortzea, emozionatzea. Ondo pasatzea helburu Taldeen argazki ofizialak egiteaz gain eta herria hankaz gora jartzeaz gain, olinpiadetako lehen proba puntuagarria egingo dute bihar, logo proba. Aurtengo olinpiadetako ikurra da aukeratu behar dutena, eta izen handiko herritarrez osaturiko epaimahai baten esku geratuko da erabakia. Epaileen eta, oro har, edozertan esku bat botatzen dutenen laguntza asko estimatzen dutela adierazi du Arzakek: “Festa handia izango da, baina saiatuko gara dena arin joan dadin, epaimahaiak egiten duen esfortzua kontuan eduki behar dugu”.
Olinpiadak. Hok ez pattuk!

Hok ez pattuk taldeak irabazi ditu egin diren bi logo probak. Irudikoa duela bi urtekoa da

Azken bi urteetan Hok Ez Pattuk-en logoa izan da jokoen ikurra —lehen ekitaldian ez zen proba hori egin—. Aurten berriro irabazten saiatuko dira, baina estrategia berezi samarra hautatu dutela jakinarazi du Arzakek: “Bazkarian egingo dugu zer edo zer. Probaren aurretik kuadrillaren bazkaria egingo dugu eta hor marraztuko dugu logoa”. Asko dira bihar bazkaltzeko geratuko diren taldeak. Logoa bukatu, banderak prestatu, arropak estreinatu… Lan handia egin behar dute bihar olinpiadetako parte hartzaileek eta lauak eta erdietan Arrantzale Auzoan egon behar dute, argazkietarako prest. Ashkorax taldeak ere bazkaria du bihar. Garai bateko olinpiadetan ere parte hartu zuten. Aurreko urteetan izan dira beterano batzuk, baina Ashkorax dira iraun duten bakarrak. Izaskun Amunarrizen arabera, ondo pasatzen duten bitartean jarraituko dute olinpiadetan parte hartzen: “Oso ondo pasatzen dudalako parte hartzen dut, plan alternatibo bat delako eta, bide batez, kirol pixka bat egiten dugulako. Giroa ezin hobea da”. Zaila da esaten zein proba izango diren ikusgarrienak, edo zeinetan izango den girorik onena. Baina badira klasiko batzuk, parodia kasu, barrutik eta kanpotik modu berezian bizitzen direnak: “Niri gehien kostatzen zaidana —onartu du Amunarrizek—, parodia prestatzea da, baina baita gehien gustatzen zaidana ere, barre asko egiten ditugu (bideoan, duela bi urte Ashkoraxek parodia irabazi zuenekoa). Menditik barrena egiten diren probak ere oso ondo daude”. Lagunak egiteko aukera Laugarrenez egingo dituzte aurten aro berriko herri olinpiadak. 2014an berreskuratu zituztenean garai batekoak izan zituzten buruan —1987tik 1995era egin zituzten—, eta haiek antolatzen aritu zirenekin elkartu ziren gazteak. Izan ere, antzerako helburuak zituzten: neguan itzalita egoten den herria piztu, gazte kuadrillak harremanetan jarri, eta gazteek beraiek izatea egin nahi dutena erabaki eta burutzen dutenak. Arzaken ustez, helburuetako batzuk lortu dituzte: “Hondarribian gazte lokal asko daude, eta gazteak ez dira kalean ikusten. Olinpiadekin hori lortu da, gazteak kalera ateratzea, kuadrilla batzuk besteekin aritzea, lagun berri asko egitea”. Elkarrekin gauza handiak egiteko gaitasuna erakutsi dutela erantsi du. Amunarrizek garai zaharreko eta berriko olinpiadak ezagutu ditu. Biak ezagutu eta bietan parte hartu. Orain zailagoa dela onartu du, baina merezi duela zalantzarik ez du: “Ni beste belaunaldi batekoa naiz eta jende asko ezagutu dut olinpiadekin, gazte asko. Gure taldearentzat, gainera, aitzakia ederra dira olinpiadak elkarrekin egoteko, haurrak ditugunez, geroz eta gutxiago elkartzeko aukera dugulako”. Aurreko ekitaldian baino talde gutxiago izango dira aurten, batzuek utzi dutelako eta beste batzuk elkartu direlako. Baina berriak ere badira: Tente Ta Potente eta Anonimus. Ikusteko dago zeintzuk diren, estreinakoz probetan nola moldatzen diren, eta sailkapenean non bukatzen duten. Baina gauza bat argi dago, ahaztuko ez duten esperientzia bat biziko dute, eta dozenaka lagun berri egingo. Hori da IV. Herri Olinpiadez aurrera daitekeen gauza bakarra. Gainontzeko guztia, ezustekoa izan dadila.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.