Bigarren faserako sailkatzea lortu du Bilbon irabazita.
Bigarren faserako txartela poltsikoan du Txingudik. Joan den asteburuan, Bilbon, Universitarioren kontra lortutako bost puntuek eman diote horretarako eskubidea, denboraldiko lehen fasea lehen lau postuetan bukatzea lortuko baitu. Bigarren fase horretan jokatzen duten taldeek Lehen Mailara igotzeko borrokatuko dute.
Bilbon ere nagusi izan ziren bidasoarrak: markagailua 5-60 geratu zen Txingudiren alde. Hasieratik nabarmendu zen talde bisitaria, eta lehen zatian bera izan protagonista nagusia. Bigarren zatian zerbait gehiago hasi zen presionatzen etxeko taldea, eta azkenean lehen (eta azken) bost puntuak lortu zituen. Txingudik, ordea, ondo erreakzionatu zuen, eta ez zien utzi beste aukerarik bizkaitarrei.
Lanak eginda iritsiko da asteburu honetara, baina helburu berriarekin: bigarren postua. Hain zuzen, aurkariak, Elorriok, duen bera, baina abiapuntu ezberdinekin: Txingudik defendatu egin beharko du bigarren postua eta Elorriok eskuratu, hirugarren baitago. Azken partidetan izan duten lehia ikusita, partida borrokatua izango da.
Txingudi errubgi taldea (Argazkia: Facebook Txingudi RT, Pablo Moratinos).