Ez dutela erraustegirik inon nahi esango dute Hondarribian

Errauste plantaren kontrako manifestazio bat egingo dute Hondarribian larunbatean, 12:30ean Butroi pasealekuko bukaera aldetik aterata.

erraustegia.manifestazioa

Errauste plantaren kontrako martxa bat. Irudia: artxibokoa.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Txingudi Bizirik plataformak manifestaziora deitu dituzte Bidasoko nahiz Gipuzkoako herritar guztiak. Etzi (larunbata), 12:30ean irtengo da martxa Hondarribiko Butroi pasealeku bukaeratik, eta honako leloa eramango du manifestazioak: Errausketarik ez, ez Txingudin ez Zubietan. Manifestazio hau aste honetan juridikoki eman diren azken mugimenduen testuinguruan kokatzen da. Izan ere, EAEko auzitegi nagusiak GuraSOS taldeak aurkeztutako helegitea atzera bota du, eta horrenbestez, errauste plantaren lanak adjudikatzeko bidea eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. GuraSOS plataformak beste helegite batzuk jarrita dituen arren, ez du aukera hori pasatzen utzi aldundiak, eta aste honetan bertan sinatu du adjudikazioa: lanak martxoan hasiko direla jakinarazi du. Hain zuzen, Urbaser enpresak hartuko du horiek egiteko ardura. Aldundiaren arabera, zilegia da GuraSOSek auzitegietako bideari eustea, baina «azken epaiek arrazoi» eman dietela argudiatuta, GuraSOSen aldekoa izan zen aurreko beste epai batek geldiarazi zuen lizitazioa berriro martxan jartzea erabaki du berriro. GuraSOSek, ordea, lanak ez direla hasiko esan du. Batetik, beste helegite batzuk jarrita dituela gogorarazi du taldeak, besteak beste, ingurumen nahiz kontratazioaren legaltasunari buruzko helegiteak. Bestetik, berriz, «azken hitza» herritarrena izan behar duela iritzi dio. Manifestazio bat deitu du hilaren 19rako, Donostian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.