Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Jainko basatia', barreak eta kritika soziala taula gainean

Lau aktore ezagunek osatzen dute antzezle taldea: Teresa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta, Mikel Losada eta Aitziber Garmendia.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/02/01
Txalo konpainiaren eskutik, Jainko basatia komedia dramatikoa iritsiko da igandean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera. Begoña Bilbaok zuzenduriko obra da eta Teresa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta, Mikel Losada eta Aitziber Garmendia igoko dira eszenatokira. Jatorrizko testua Yasmina Reza idazle eta antzezle frantziarrarena da eta Le dieu du carnage (Triskantzaren jainkoa) izenburuarekin estreinatu zen. Euskarazko moldaketarako Martin Agirrek egin du itzulpena. Txalok ekoizten duen Rezaren bigarren lana da, 2006an Ramon Agirrek, Joseba Apaolazak eta Asier Hormazak taulaz taula eraman zuten Artea-ren ondoren. Komedia dramatikoa da Jainko basatia, aitzakia batetik abiatuta —ume batek beste bat jo egiten du—, giza harremanen gaineko gogoeta egiten duena. Ez da komedia hutsal bat eta, horretakoak asko badirenez, euskarazko antzerki zaleak gustura hartuko du proposamena. Orain arteko emanaldietan publikoak ondo erantzun du, eta kritikek nota altua jarri diete eszenaratzeari eta aktore taldearen lanari.
Jainko basatia

Aktore ezagunek osatzen dute ‘Jainko basatia’ obraren taldea

Liskar bat abiapuntu Seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko elkartzen diren bi bikoteen istorioa kontatzen du obrak. Mutiko batek beste bat jo du, eta arazoa konpontzeko elkartu dira bi bikoteak, mutikoen gurasoak. Bilera edukazio handiz hasiko da, baina hasi eta gutxira beste bide bat hartuko du, mutikoen gurasoen frustrazio eta miseriak azalaraziz. Aitziber Garmendia Ane da, banketxe bateko langilea, emakume lasaia eta baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Mikel Losada Alex da, Aneren senarra, arrakasta handiko abokatu gaztea, zintzoa, burlatia, zuzena eta sakelako telefonorik gabe galduta dagoena. Xanti pertsonaia Andoni Agirregomezkortak interpretatzen du; burdingilea lanbidez, Veronika emaztearen gonaren azpian bizi dena, lehertzen den arte. Teresa Andonegi da Veronika, kultura handiko etxekoandre aurrerakoia, tragoxka pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten dena. Lau aktore ezagun, barreak eragingo dituztenak, baina baita buruari eragitera bultzatuko dutenak. Hori da Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak eta Txalo konpainiak iganderako egiten duten proposamena. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 10 euro balio du (5 euro, 18 urtetik beherakoentzat). Dagoeneko Arma Plazan eros daitezke, baita Interneten ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.