Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Azken Portu kiroldegiko sarrera hobetuko dute

Azken Portu kiroldegiko sarrera egokitzeko ia 51.000 euro erabiliko dituzte. San Martzialeko, Anzarango eta piraguismoko guneetan ere inbertsioa egingo du.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2017/02/01
azken.portu

Azken Portuko sarrera. Bertako pasabidea konponduko dute.

Azken Portu kiroldegiko sarrera zaharkituta dago, egin zutenetik aldatu ez dutelako, eta eguraldiaren eraginez kalteak dituelako. Hori berritzeko konpromisoa hartu du udalak: ia 51.000 euroko erabiliko dituzte horretarako, otsailaren 6an hasiko dituzte hobetze lanak, eta bi hilabetean sarrera berria izango du kirol guneak. Kiroldegira sartzeko pasabidearen metalezko egitura eta zola berrituko dituzte. Horrek pasabide horren diseinu berria eskatuko du, “horrek mantenu lanak egiteko erraztasunak emango ditu”, zehaztu du Pedro Alegre Kirol zinegotziak. Cristina Laborda Bide Publiko eta Lan ordezkariak gehitu du hiriko kiroldegietatik herritar asko pasatzen direla, “horregatik, mantenu egokia behar dute”. Instalazio horiek erabiltzen dituzten klub eta taldeekin harremanean dago udala, “beharrezkoak izan daitezkeen hobekuntzak partekatzeko”. Beste instalazioak Azken Portun bakarrik ez. Udalak beste hainbat kirol azpiegituretan berritze lanak egingo ditu. Hala, San Martzialeko tiro eremuan insonorizazio lanak egingo ditu (14.250 euroko aurrekontua), Anzarango tenis pistetako hesiak berrituko dituzte (12.800 euro), eta hiriko arraun eta piraguismo pabiloiko fatxada berritzeko 2.722 euro erabiliko dituzte. Aurretik, udalak beste hainbat lan egin ditu hiriko kirol guneetan: Artalekuko instalazio termikoa hobetzea (133.500 euro), bertako bulegoetako leihoak aldatu zituzten (21.395 euro), edo Plaiaundiko zelaiko belarra doitu zuten (9.128 euro).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.