Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hogeita bat talde, bi adar baino ez

Larunbatean garai berriko IV. herri olinpiadak hasiko dira Hondarribian, inaugurazio ekitaldiarekin. HITZAk jarraipen berezia egingo du.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/01/30
Herri Olinpiadak kaskoa

Larunbatean egingo dute inaugurazio ekitaldia, Arrantzale Auzoan

Hogeita bat talde lehiatuko dira larunbatetik aurrera garai berriko Hondarribiko IV. Herri Olinpiadetan. Hogeita bat kuadrilla eta helburu bakarra, iaz Hok Ez Pattuk taldeak irabazitako bikingo kaskoa janztea. Bi dira estreinakoz izena eman duten taldeak, Tente Ta Potente eta Anonimus. Gainera, Xerinkeneko Erliak eta iaz lehen aldiz aritu ziren Abutardak elkartu egin dira, eta Xerinkeneko Abutardak bezala jardungo dute aurten, intsektuak hegazti bilakatuta. Kontuz beraiekin, baja batzuk izan dituzten arren, elkartu diren bi taldeak top5-ean sailkatu baitziren iaz. Bionttuak eta Heldu da Biasoia! ere elkartu dira, eta Bionttuen Biasoia osatu dute. Sailkapenari begira kontuan hartzekoak ere, batez ere aurten, kultur arloko probek garrantzia handia izango dutela. Xerinkeneko Abutardekin bezala, larunbatean ikusi beharko da Heldu dire Bionttuak fusioa edo infusioa izan ote den; inaugurazio ekitaldian janzten duten elastikoen koloreei arreta jarri beharko zaio zalantza hori argitzeko. 2016an baino sei talde gutxiago izango dira aurten, eta egitaraua murriztu dute ere, sei jardunaldi guztira. Klasikoetako batzuk ez dira faltako, ginkana, proba gastronomikoa, bazkaria… eta parodia. Hondarribiko HITZAk gertutik jarraituko ditu IV. Herri Olinpiadak eta webgune berezia prestatzen ari da. Hurrengo egunetan xehetasun gehiago emango dugu.

Hondarribiko IV. Herri Olinpiadak. Taldeak

  • Ashkorax
  • Tximista
  • Hok Ez Pattuk
  • Kalimotxo Gainean
  • Bionttuen Biasoia
  • Barrio Txinokuak
  • Hirekin Enak Ariki! + Kolax
  • Nudistak Eta Naturistak
  • Iguinak
  • Tente Ta Potente
  • Ur Karruxa
  • Mixikuak
  • Josu Belea Makil Idorrean
  • Anonimus
  • Eskiletako Abortuak
  • Xerinkeneko Abutardak
  • Ziplo Lurrera
  • Klaro Kon Gas
  • Putteruan Alabak
  • Pexperlantak
  • Hau Loia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.