Asteartean da kazerolada, 19:00etan.
Podemos-Ahal Duguren ekimenez, asteartean (hilak 31) eta Irungo Santiago kaletik abiatuta, elektrizitatearen prezioaren igoerarekin ados ez daudenek euren haserrea agertzeko aukera izango dute. Kazerolada antolatu du Podemosek egun horretarako. 19:00etan hasiko da.
Ez hori bakarrik. Otsaileko astearte guztietan, 19:00etan eta Santiago kalean, protesta berbera egingo duela iragarri du alderdiak, “eta ezin baduzu joan edo ez baduzu nahi gurekin egon, atera balkoira gu pasatzen garenean eta egin zarata!”, esan dute.
Izan ere, Podemosen ustez, “neurrigabekeria” da azken egunetan elektrizitatearen prezioak izan duen igoera.