Bihar (larunbata) txotxongilo saioa egingo dute, eta etzi (igandea) dantza ikuskizuna. Ikastolako Gurasoen Elkarteak antolatu ditu bi emanaldiak.
Txotxongilo taldeko kideak.
Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak bi kultur ekitaldi antolatu ditu astebururako. Bihar (larunbata) eta etzi (igandea) izango dira.
Bihar, 18:00etatik aurrera, Enkarni Genuak gidatzen duen Txotxongilo taldeak emanaldia emango du,
Itsasminez. BHIko aretoan izango da ikuskizuna. Sarrerak saioa hasi aurretik jarriko dituzte salgai, 17:15ean hasita, bi euroan, aretoaren sarreran. Ekitaldi irekia da, baina lehentasuna izango dute Txingudi Ikastolako ikasleek.
Igandean, 17:00etan hasita, Fama dantza tailerreko kideek izen bereko dantza ikuskizuna eskainiko diete nahi duten guztiei, Fama izena du. Urritik daramate saioa prestatzen. Sarrera doan da.
Bi ekitaldiak ikastolako ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko Gurasoen Elkarteak duen planaren barrukoak dira.