Hiruzta Berezia 2015 txakolinak IWCren zilarrezko domina lortu du

Bigarren urtez jarraian jaso du aipamen hori Hiruzta Bereziak.

Hiruzta Berezia 2015 ardo zuriak zilarrezko domina irabazi berri du International Wine Challenge (IWC) lehiaketan. Bigarren urtea da Hiruzta Bereziak zilarrezko domina lortzen duela bertan; lehiaketan saria jaso duen txakolin bakarra da Hondarribikoa. Erresuma Batuan egiten den ardo lehiaketa garrantzitsuena da IWC, eta munduko ezagunenetarikoa, mundu osoko epailez osaturiko epaimahaia biltzen baitu.
Hiruzta txakolindegia

Hiruzta txakolindegia, Hondarribiko Jaitzubia auzoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.