Hirugarren postuan finkatuta daude irundarrak, eta lehen laurek dute horretarako eskubidea. Laugarren eta bosgarrenari zazpi puntuko aldea ateratzen die Txingudik.
Joan den asteburuko garaipenak hirugarren postuan finkatu du Txingudi errugbi kluba, eta horrek aukera emango lioke bigarren faserako sailkatzeko, lehenik, eta, ondoren, igoeraren alde borrokatzeko. Lehen lau taldeek izango lukete aukera hori, eta berdinduta dauden laugarren eta bosgarren taldeei zortzi puntu ateratzen diete irundarrek.
Joan den jardunaldian etxean jokatu zuen Funesen kontra, eta argi eta garbi nagusi izan zen partida osoan zehar; markagailua horren erakusle: 78-7.
Asteburu honetan Universitario Bilbao taldearen kontra neurtuko ditu indarrak. Hasiera batean, irundarrak dira faboritoak, bilbotarrak bederatzen baitira sailkapenean. Bilbotarrei irabazita, lanak ia eginda edukiko lituzke Txingudik, bi jardunaldiren faltan.
Txingudi errubgi taldeak Funesen kontra jokatutako partidaren une bat, Plaiaundin.