32 balezale akabatu zituzten, eta euskaldunak erahiltzea baimentzen zuen lege bat onartu zuten
2015eko apirilaren 22an euskaldunak erahiltzea baimentzen zuen lege bat indargabetu zuten Islandian. Albisteak, lasaitasuna baino gehiago ezustea eragin zuen Euskal Herrian, inork gutxik imajinatu baitzezakeen euskaldunak erahiltzea debalde atera zitekeenik, herrialde horretan behintzat.
Zer dela eta lege hori? Noiz onartu zuten? Eta, batez ere, zergatik? Bihar, osteguna, Hondarribian erantzungo dituzte galderak horiek eta beste zenbait. 1615 urtean Mendebaldeko Fiordoetan 32 euskal balezale erahil zituzten, eta haien hilotzekin grinatu ziren hiltzaileak. Euskal Balezaleen Triskantza ikus entzunezkoak gertakari horren inguruko ikerketak biltzen ditu eta Kultur Etxean (Denda kalea, 18) ikusteko aukera izango da, 19:30etik aurrera.
Filmerako bildu dituzten adituen hitzetan (ikusi beheko trailerra), ez zen hilketa normal bat, ez zen inbasioa bat izan, beste zerbait gertatu zen 1615ean Mendebaldeko Fiordoetako herritarren eta euskal balezaleen artean.
Erantzuna bihar, ostegunez, Kultur Etxean. Sarrera doan izango da, lekuak bete arte.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.