Familia Ola proiektuaren asmoa familiak elkarren artean euskaraz hitz egitea da.
Familia Ola egitasmoa aurten ere martxan jarri du Irungo Udalak, eta datozen asteetan egingo dituzten ekintzak dagoeneko zehaztu dituzte. Proiektu horren asmoa familiak elkarren artean euskaraz hitz egitea da, euskaldunak nahiz euskaldunak ez direnak, eta horretarako, aisialdi ekintza sorta bat prestatu du udalak: jolasak, tailerrak, irteerak…
Otsailaren 6eta 13ean, txotxongilo tailerra egingo dute Toki Alai LHIn (Alzukaitz kalea). Hilaren 14 eta 21ean, berriz, zumba izango da Palmera Monteron, eta otsailaren 16 eta 23an eta martxoaren 2an, berriz, Ipuinen Mundu Fantastikorako Bidaia izango da, Dunboa LHIn. Azkenik, otsailaren 18an, Topic-era (Tolosan dago) irteera antolatu dute.
Maiatzera arte egingo dituzte halako ekintzak.
Familia Ola egitasmoaren barruko ekintza bat.