Gaur goizean izan da etxe kaleratzea, eta ama (adinekoa) eta semea zeuden etxean.
Gaur goizean familia bat etxetik kaleratu dute Irungo Iñigo Loiola kalean, Larreaundin. Egoera horren aurrean, udalak jakinarazi duenez, “urgentziaz” ostatu emango dio familia horri, eta behin-behinean pentsio bat eskaini dio.
Udalaren arabera, Gizarte Zerbitzuak familia horrekin lanean zeuden dagoeneko, baina bi aldeetako inork ez zuen berehalako etxe kaleratzearen berri. “Bihartik aurrera, gizarte langile baten laguntza jasoko du familia horrek sortu zaion etxebizitzaren arazoari irtenbide bat eman eta erregularizatzeko”.
Ama (adinekoa) eta semea zeuden gaur goizean etxean. Epailea azaldu da lehenik, baina gizonak ez dio atea ireki nahi izan, eta mehatxu egin du butano bonbona bat lehertzearekin. Ertzainek eta suhiltzaileek bizilagunak etxetik aterarazi dituzte, eta, azkenean, gizonak berak atea ireki du, eta atxilotuta eraman dute. Udalaren esku geratu dira ama eta gizonaren seme-alabak.
Irungo udaletxea