Igandean bai, Izarraitzera

Joan den asteburuan egiterik izan ez zuen irteera egingo du Blagan Elkarteak igande honetan. Erlo eta Xoxote mendiak igoko dituzte.

Blagan Euskara Elkarteak antolatuta mendi irteera egingo dute igandean Hondarribitik Izarraitz mendigunera. Joan den igandean egitekoa zen irteera da, eguraldiagatik atzeratu behar izan zutena. Hiru ordu eta erdiko ibilbidea izango da, eta Erlo eta Xoxote mendiak igoko dituzte. Ekintza irekia da, igande pasa egiteko aukera paregabea: “Gipuzkoako bihotzera, Izarraitz mendira, bi tontor erraz igotzeko asmoz eta aldi berean Urola aldeko euskara gozatuz”. Eroskiko aparkalekutik abiatuko dira 08:15ean. Garaiz joateko eskertuko dute antolatzaileek, bidaia behar bezala antolatu ahal izateko.
erlo izarraitz blagan

Erlo (irudian) eta Xoxote mendiak igoko ditu Blaganek igandean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.