Gatza, ez irrist egiteko

Udalak gatz zakuak jarri ditu herritarren eskura, izotzari aurre egiteko.

Gatza, hotza

Udaltzaingoan jaso daitezke gatz zakuak, baita Txingudiko Zerbitzuetan ere.

Herritarren eskaerari erantzunez, udalak gatz zakuak jarri ditu herritarren eskura, hala nahi duten bizilagunek erabili ditzaten irristakorrak gerta daitezken guneetan. Erabakia biharko iragarritako tenperatura baxuek eragin dute. Udaltzaingoan (Zezen plaza) eta Txingudiko Zerbitzuetan (Irungo Olaberria auzoan) eskuratu daitezke gatz zakuak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.