BATen emakumeen taldea, Euskadiko txapeldunorde

Gizonen taldea bigarren postutik puntu erdira geratu da.

Joan den larunbatean Euskadiko taldekako pista estaliko txapelketa izan zen Anoetako belodromoan, eta BAT Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeen taldeak bigarren tokian bukatu zuen. Mutilak ere ondo ibili ziren, eta hirugarren egin zuten. Emakumeen taldea Atletico San Sebastianen atzetik geratu zen 73 punturekin (Atleticok 87), eta hurrengo taldeari, Bidezabali, bost puntu atera zizkion. Talde oso gazteak lehiatu zuen. Gizonei dagokienez, bigarren postutik puntu erdira geratu ziren, eta hirugarren tokiarekin konformatu behar izan ziren. 4×200 metroko erreleboetan ihes egin zien bigarren tokiak. Bakarkako markei dagokienez, lau garaipen lortu zituen BATek: Teresa Errandonea 60 metro hesietan (8,42), Malen Ruiz de Azua pertikan (3,90 metro), Miren Martin 3.000 metrotan (10.47) eta Javi Mariscal 400 metrotan (49,85). Bigarren egin zuten Andoni Eizagirre, Junkal Etxegarai, Nerea Sarriegi eta Juan Errandoneak, eta hirugarren, Joxe Mari Peso, Asier Diaz, Janire Fernandez de Olano, Mikel Matey, Luis Aranzabal, Mikel Ruiz Lasa eta emakumeen eta gizonen 4×200 taldeek.
BATeko neskak

BATeko nesken taldea, Euskadiko pista estaliko txapeldunorde izan da taldeka.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.