Bilbon larunbatean Sarek egingo duen euskal presoen aldeko manifestaziora joateko deia egin dute hainbat herritarrek. Sarek antolatu du mobilizazioa. Autobusen zerrendak Hazian eta Elatzeta elkartean daude.
Irundarrak, manifestaziorako deia egiten.
Hainbat irundarrek larunbatean (hilak 14) Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin, eta hiritarrei eskatu diete mobilizazioaren mamiarekin bat egin, eta Bilbora joateko. Sareren
#SalatzenDut dinamikaren barruan,
Euskal presoak Euskal Herrira, giza eskubideak, konponbidea, bakea da manifestazioaren lelo sorta. Giroa pizteko herri argazkia egin zuten hainbat irundarrek larunbatean (irudian), San Juan plazan.
Bilboko manifestazioa 17:30ean aterako da La Casilla ingurutik. Irundik hara joateko autobusak antolatu dituzte. Horietan izena emateko Haziara edo Katea auzoko Elatzeta elkartera joan behar dute interesdunek. Txartelen prezioa 12 eurokoa da. Autobus horiek 15:00etan abiatuko dira Bixera plazatik.