20. Korrika eguerdiz iritsiko da Bidasora

Apirilaren 4an bisitatuko du Behe Bidasoa. Irunera ordubiak aldera iritsiko da eta ondoren Hendaia eta Hondarribia zeharkatuko ditu.

20. korrika

Aizu! aldizkariak aurreratu du 20. Korrikaren ibilbidea

Oraingoan ez da ordu txikitan izango, ez kaferik, ez linternarik, ez gaupasa egin edo goiz jaiki artean erabaki beharrik. Eguerdian iritsiko da 20. Korrika Bidasora, apirilaren 4an, asteartez. Irunera, ordubietan, eta Hondarribira, lauretan. Aizu! aldizkariak aurreratu duenez, Oarsoaldetik iritsiko da euskararen aldeko lasterketa. Oreretatik 12ak aldera pasako da, eta Irunera ordubiak aldera iritsiko litzateke. Ondoren, Hendaiara hurbilduko da (15:01) eta Donostiarantz itzuliko, Hondarribitik (16:06) eta berriro Irundik pasatuz. Donostiara 18:45ean —erdigunera 21:30ean—, iritsiko da gutxi gorabehera. Orotara, 2.535 kilometroko ibilbidea izango du 20. Korrikak. Leloa, BatZuk izango da eta abestia, behekoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.