Punk doinuak irtengo dira larunbat gauean Lakaxitatik, Iparraldeko Prod-en eskutik. Hiru talde igoko dira oholtzara: Burning Lady, Alerta Gorria eta Kaos Kooperativ.
Burning Lady Lilletik (Frantzia) etorriko da, eta street punk generoa lantzen du. Rock and rolla da taldearen oinarria, baina eraginak ere baditu: folk, reggae, musika melodikoa… Kontzertuek energia izugarria daukatela aurreratu dute antolatzaileek.
Alerta Gorria Arbizuko (Nafarroa) taldea da, eta punk-oi musika jotzen du. Oso gazteak dira, baina urteak daramatzate oholtzetan. Disko bat kaleratu dute, eta sona hartzen ari da kontzertuen bidez.
Kaos Kooperativ bikoteak (Irun / Hendaia) hardcore-punka lantzen du. 2007tik hona lau disko argitaratu dituzte, hainbat talderen laguntzarekin: Novi Cvetya, Kokosha Glav (Bulgaria), The Panki (Errusia), Achtung eta Arnie et les Chachiz.
Punkari laguntzeko talo gaua egingo dute. Etxeko taloak eta patata frijituak izango dira salgai aurreratu dute Lakaxitatik.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.