Bigarren urtez jarraian Artalekun munduko mailako eskubaloi selekzioak ikusteko aukera izango da
Bigarren urtez jarraian Artalekun munduko mailako eskubaloi selekzioak ikusteko aukera izango da. Aurten berriz ere Espainiako selekzioak parte hartuko du, eta aurkariak Argentina, Qatar eta Polonia izango da. Urtarrilaren 6tik 8ra jokatuko dira partidak, eta Espainiako Eskubaloi Federazioak antolatu du Bidasoarekin batera.
Aurkezpenean izan dira Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Jose Angel Sodupe Bidasoako presidentea eta Francisco Blazquez Espainiako Eskubaloi Federazioko presidenteak.
Santanok nabarmendu du oso garrantzitsua dela Irunentzat maila horretako kirol eskaintza izatea. Blazquezek, berriz, gogorarazi du ez dela kantxa berean txapelketa bera errepikatu.
Kartela ere aurkeztu dute, eta iaz bezala, protagonista Julen Aginagalde izango da.
Sarrerak dagoeneko salgai daude. Hiru egunetako abonuak 40 euro balio du, eta Artalekun bertan edo
Interneten eros daitezke. Eguneko sarrerak 20 euro balio ditu aurretik. Egunetan bertan ere erosteko aukera izango da, baina garestiago: abonua 50 euroan, eta partidarako sarrera 20 euroan.
Domingo Barcenas oroitaldiaren aurkezpena.