Irungo San Tomas, bete-betea
Goiz-goizetik gauera, San Tomas eguna denentzat gozagarri izango da.
- 09:30etik 20:00etara, postuak jarrita izango dira. Horiek ikusteko eta erosketak egiteko aukera izango da.
- 10:00etan, barazki, animalia eta ezti lehiaketak hasiko dira.
- 12:00etan, lehiaketen sarien banaketa egingo dute.
- 17:30etik 22:00etara, dantza eta musika taldeen emanaldiak: Txorimaloak soinu taldea, Adaxka dantza taldea, Ibarla Meaka dantza taldea, Eraiki dantza taldea, Irungo Udal Musika Eskola, Auntxa trikitixa taldea, Meaka euskal dantza taldea eta Bidasoko trikitilariak, Meakako Adixkideak, Kemen dantza taldea, eta Burrunba elektro txaranga.