XXII. Euskal Liburu eta Disko Azoka egiten ari dira Hondarribiko Arrantzale Auzoan. Gaur, Jon Arretxe eta Xabier Etxaniz Rojoren bisita izango dute.
Goiz eta arratsaldez irekitzen du azokak. Irudia atzo arratsekoa da.
Pixkanaka-pixkanaka ari da jendea hurbiltzen Hondarribiko Arrantzale Auzoko merkatura. XXII.ez ari dira egiten bertan Euskal Liburu eta Disko Azoka, euskararen erabilera sustatzeko helburu duten Neguko Jardunaldien barruan.
Ostegunean ireki zuten eta bihar, igandez, jaitsiko dute pertsiana. Ordura arte, Durangoko Azokako nobedade nagusiak deskubritzeko aukera dago, han baino %10 merkeago, gainera.
Gaur eguerdian Jon Arretxe eta Xabier Etxaniz Rojo idazleak hurbilduko dira euren liburu berriak sinatzera.
Waterloo-n galdutakoak argitaratu du aurten Etxaniz Rojo pasaitarrak eta
Sator lokatzak, Arretxek.