Constantino Virto, Koldo Ortega, Floren Portu eta Arma Plaza Fundazioa izan dira 2017ko egutegiko laguntzaileak.
Ondarribi grafikagintzak 2017 urteko egutegiaren aurkezpena egin zuen atzo arratsean Arma Plaza kultur guneko hitzaldi aretoan. XVII. eta XVIII. mendeetako harresiak dira egutegiko protagonista eta, hori horrela, leporaino bete zen aretoa aurkezpenerako. Izan ere, inprentako egutegiko hamabi orriak irudikatuko dituzten marrazkiak erakusteaz gain, horien inguruko azalpenak emateko baliatu zuten aukera.
Arma Plaza Fundazioak, Floren Portuk, Koldo Ortegak eta Constantino Virtok lagundu dute egutegia egiten eta azken biak mintzatu ziren ekitaldian. Ortegak aurkezpena egin zuen, eta Virtok harresien gaineko azalpenak eman zituen, gutxik bezala ezagutzen baitu ikerlariak hiri gotortuaren bilakaera.
Leporaino bete zen Arma Plazako hitzaldi aretoa egutegiaren aurkezpenerako