Azurtzak ipuinen saria irabazi du eta Legorburuk olerki atalekoa. 32 lan aurkeztu dira guztira Hondarribiko XXXIII. Bordari eta Satarka Literatur Sarietara.

Larunbatean egin zuten XXXIII. ekitaldiko sari banaketa
Mari Joxe Azurtza donostiarrak irabazi du aurtengo Bordari Saria, Hondarribiko euskarazko literatur lehiaketetako 33. ekitaldiko ipuinen ataleko sari nagusia. Satarka olerki saria Iñigo Legorburu oreretarrarentzat izan da aurten.
Aurten 32 lan aukeztu dira denera Bordari eta Satarka lehiaketetan eta larunbatean egin zuten sari banaketa, Kultur Etxean. Sarituez gain, hainbat zinegotzi eta euskara departamentuko arduradunak hurbildu ziren ekitaldira.
Mari Joxe Azurtza eta Iñigo Legorburu izan dira aurtengo irabazleak; Legorburuk, gainera, bitan izan da sariduna, Satarkako lehen sariaz gain Bordariko bigarrena eskuratu baitu. Azurtzak
Erromes nauzu, bizitza erromesaldian ipuina aurkeztu zuen lehiaketara, eta epaimahaiaren arabera, hori izan da aurkeztutako zortzi lanen artean onena. Atzetik, Legorbururen
Atsolorra sailkatu da. Hondarribiko lan onenak, aldiz, Beñat Egues eta Lorea Lekuonarenak izan dira, hurrenez hurren,
Domingo Goñi Artola eta
Urak lanengatik.
18 urtetik beherakoen mailan, Leire Mendiola legazpiarraren
Bexamela-rentzat izan da lehen saria. Hondarribiko lanik onena Itsaso Albisuk aurkeztu zuen,
Zenbaki artean igerian kontakizuna.
Legorburu, hirugarrenez
Satarka Olerki Lehiaketa Iñigo Legorburuk irabazi du. Sariak pilatzen ari da oreretarra, aurreko bi urteetan ere berak irabazi baitzuen olerkian, eta aurten bi sari eramango dituelako etxera.
Zentzuzko maitasunak (aforismo poetikoak), poemagatik jaso du saria Legorburuk. Irati Goikoetxea geratu da bigarren aurten,
Eleder aurreko (E.A.) zortzi egunak lana aurkeztuta. Hondarribiko lanik onena Mitxel Arzaken
Sustraiak han dituenak olerkia izan da.
Olerki lehiaketako gazteen kategorian, Saioa Venturak irabazi du
Ironia hutsa lanarekin. Bigarren, Jone Roncalen
1.11 olerkia geratu da eta Hondarribiko onena, iaz bezala, Jon Aperribay izan da;
Egunsenti berri baten distiraren islada poema aurkeztu zuen Aperribayk.
Jexux Mari Mendizabal
Bixargorri, Mayi Iza eta Karlos Zabala aritu dira Bordari Lehiaketako epaile lanetan. Satarka sariak, aldiz, Pello Otxtekok, Markox Balentziagak eta Mertxe Mitxelenak epaitu dituzte. Batean zein bestean, Arantxa Berrotaran zinegotziak eta Karmelo Goikoetxea teknikariak parte hartu dute.
XXXIII. Bordari eta Satarka Sariak
Bordari Ipuin lehiaketa
A Maila
- Lehen saria: Mari Joxe Azurtza, Erromes nauzu, bizitza erromesaldian.
- Bigarren saria: Iñigo Legorburu, Atsolorra.
- Hondarribiko onenak: Beñat Egues, Domingo Goñi Artola; Lorea Lekuona, Urak.
B Maila
- Lehen saria: Leire Mendiola, Bexamela.
- Hondarribiko onena: Itsaso Albisu, Zenbaki artean igerian.
Satarka Olerki lehiaketa
A Maila
- Lehen saria: Iñigo Legorburu, Zentzuzko maitasunak.
- Bigarren saria: Irati Goikoetxea, Eleder aurreko zortzi egunak.
- Hondarribiko onena: Mitxel Arzak, Sustraiak han dituenak.
B Maila
- Lehen saria: Saioa Ventura, Ironia hutsa.
- Bigarren saria: Jone Roncal: 1.11.
- Hondarribiko onena: Jon Aperribay, Egunsenti berri baten distira.