Asteburuko atentatuak gaitzesteko deialdia
Elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:00etan, udaletxe parean.
Elkarretaratzea egingo dute bihar, asteartez, Hondarribiko udaletxe parean, asteburuan Somalian, Istanbulen eta Kairon izan diren atentatuak gaitzesteko. Eudelek bost minutuko elkarretaratze isilak egiteko deialdia egin du eta Hondarribiko Udalak bat egin du deialdi horrekin. Euskadiko Udalen Elkarteak “dolumina eta elkartasuna” dizkie biktimen senideei.