Herriko merkataritza sustatzea du helburu. Hamabi dendek jarri dute salmenta postua Itsas Etxean.
Ateak ireki dituen unetik hurbildu da jendea Itsas Etxera
Arrakastatsua ari da izaten lehen Gabonetako Oparideiak Merkatua. Hondarribiko Udaleko Merkataritza departamentuak antolatu du, herriko merkatariekin elkarlanean, eta herritarrek Gabonetako erosketak tokiko dendetan egitea bilatzen du. Hemeretzi dira kanpainarekin bat egin duten merkatariak eta horietatik hamabik salmentako postua jarri dute Itsas Etxean.
Gaur ireki du merkatuak, eta goizetik jendetza hurbildu da Itsas Etxera. Antolatzaileak eta merkatariak pozik azaldu dira lehen jardunaldia bukatzear zela. Bihar, igandez, berriro irekiko dute Oparideiak Merkatua, 10:00etatik 20:00ak arte, eguerdian itxi gabe.
Igandeko ekitaldien ordutegia
Haurrrentzako tailerrak (
izena eman)
- Gure Gabonetako PINa egiten (5 urtetik aurrera), 12:30ean.
- Apaintzeko adar magikoak (4 urtetik aurrera), 16:45etik 17:30era.
- Eguberrietako kolorezko irribarreak (denentzat), 17:30etik 18:30era.
Photocall: 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Dantza
- Gabonetako hiru dantza magikoak (Pilar Peña dantza eskola), 13:30ean.
Musika
- Azokan Music (Skola Music), 19:00etan.